Landatxoko erabilera askotarako espazio berriak ateak ireki ditu gaur

hirinet 2015ko eka. 22a, 02:00

Gaur goizean ireki ditu ateak Landatxoko erabilera askotarako espazio berriak. Irekiera ekitaldi nagusia umeentzako jai bat izango da, gaur ospatuko dena 18:00etan.

 

Gaurtik aurrera, Erdi Aroko Hiriguneko bizilagunek ekipamendu berritua izango dute, edukiera handiena duena. Lehenengo espazioa itxi eta argitasun gehiago sartzea lortu da, eta horrela etekin handiagoa atera ahal zaio lekuari. Aldagelak eta komunak ere guztiz berritu dira, eta gizarte etxearekin konektatu da horrela hobeto kudeatu eta kontrolatzeko. Gazteria Zerbitzuaren aholkularitzak (Sexualitate Aholkularitza eta Aholkularitza Juridikoa) bertan kokatuko dira baita ere. Uda bukatutakoan, ariketa gela bat jarriko da ere, beste gizarte etxe eta kirol espazioetan daudenen antzera.

 

 

Gaurtik aurrera Landatxo gizarte etxeko atetik sartuko da kiroldegira, gizarte etxea irekita dagoen bitartean. Itxita dagoenean, larunbat arratsaldetan eta jaiegunetan, Eskola kaleko atetik sartuko da.

 

Ramon Bajo ikastetxeak jolaslekua berreskuratuko du baita ere eta lekua izango du eskola kirol jardueretarako. Auzokoek olgetarako beste espazio bat izango dute eta, azkenik, kirol taldeek ere kiroldegi hobea erabili ahalko dute.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago