‘Gasteiztarrak arraun the world’ argazki lehiaketa martxan jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak

hirinet 2015ko eka. 23a, 02:00

Oihaneder Euskararen Etxeak udako argazki lehiaketa jarri du martxan, Gasteiztarrak arraun the world.

 

Zer? Argazkien bitartez aurtengo udan munduko edozein tokitan egindako bidaia, txangoa, egun-pasa…  kontatu.

 

Noiz? Lehiaketa ekainaren 22tik irailaren 23ra bitartean egongo da abian, biak barne.

 

Nola? Parte hartzeko 20-25 argazki arteko argazki-sorta aurkeztu behar da. Argazki-sorta eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri behar zaio. Horrekin batera, egindako bidaia, txango, egun-pasaren azalpen laburra bidali behar da. Argazkiak oihaneder@oihanedereuskararenetxea.eus helbidera bidali behar dira izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa zehaztuz. Mezuaren gaian Gasteiztarrak arraun the world jarriko da.

 

Saria: Bost proiektu sarituko dira. Saritutako lanen egileek Durangoko azokan asteburu pasa irabaziko dute: 2-4 pertsonentzako gau bateko egonaldia Durango inguruko landetxe batean eta Durangoko azokan gastatzeko 150 €ko bonoa, guztira 300 € sari bakoitzeko.

 

Horrez gain, udazkenean argazki-sorta irabazleen argazki erakusketa egingo da Oihanederren. Gainera irabazleek  bidaiaren aurkezpen publikoa egingo dute eta horretarako aurkeztutako argazkiekin PowerPoint, Prezi… bat prestatuko dute. Aurkezpenerako tokiak eta datak Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuko ditu.

 

Gasteiztarrak arraun the world argazki lehiaketaren oinarriak

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago