Maratoia otsailaren 24an ospatuko da baina atletak Saharara joango dira otsailaren 21ean. Bertan, hainbat familiek haien jaimetan hartuko dituzte. Proiektu honen bidez medikamentuak, eskolako materiala eta zapatilak eraman nahi dituzte. Momentuz, 500 zapatilak lortu dituzte eta, orain lortzen ari diren dirua medikamentuak eta eskolako materiala eramateko izango da. Orain arte 2.175€ bildu dituzte.
Diru hori lortzeko modua kilometroak babestea da eta momentura arte 121 kilometro babestu dira. Kilometroak babesteko web gunea hau da: Apadrina Kilometros.