Premia bereziak dituzten lagunek ere senti ditzakete obra hauek. Izan ere, Lekuek esan moduan, “obra guztiak ukituak izateko izan dira sortuak, helezinak bihurtzen dituzten harresiak eraisteko, hain zuzen”.
Madrileko Arte Ederretako Zirkuluan gaur aurkeztuko dituen obra hauen inguruan, sentipen “oso pertsonalak” sorrarazten dituztela dio artista gasteiztarrak. Are gehiago, “ukitzeko, sentitzeko eta laztantzeko pentsatutako eta sortutako” obrak dira. Oraingoan, inklusibitatearen ikuspegia lantzea izan da Lekueren xedea.
Guztira, zortzi artistek osatzen dute ‘Art Madrid IN/BE/OUT SIDE ART 2015’ erakusketa: Philipp Meyer, Gabriela Targhetta, Belen Sánchez,Miguel García, Ruben Cabanillas, Alicia Moneva,Yolanda Marco eta Irantzu Lekue. Erakusketan izango diren obra guztien helburua edonor artea sentitu ahal izatea da, “premia bereziak izanda edo ez”. Dibertsitate funtzionala duen edozein pertsonaren balizko inklusioa sustatu nahi duelako arte inklusiboak.
Argazkia: @Ira_Leku
Honen inguruko albiste gehiago:
'Irantzu Lekue eta Zirika, artistak: "Artearentzat basamortua da Gasteiz"'
'Aldarrikapen artistikoa burutu du Irantzu Lekuek Krea esparruan'