Bere azken bilduma modaren ibiltoki garrantzitsu honetan aurkezteaz gain, gasteiztarrak Mercedes-Benz Fashion Talent saria irabazi du, hau da, diseinatzaile gazte onenaren saria.
Iaz sari hau lortzeko zorian egon zen, orduan bere kidea zen Patricia Blazquezekin batera aurkeztu zuen bildumari esker. Arabako Foru Aldundiaren enkargupean egin zen eta honen diseinuetan, probintziako zazpi elementu tipiko erabili ziren.