Inauteriaren lapurreta eragozten saiatuko dira Indarrako dantzari eta musikariak ostiralean eskainiko duten Indarteria ikuskizunean

hirinet 2015eko otsailaren 11

 

Datorren ostiralean, hilak 13, Indarra Kultur elkarteko dantzari eta musikariek Indarteria ikuskizuna plazaratuko dute, 21.00etan Andra Mari Zuriaren plazan.

 

Ikuskizun honen bitartez, Indarrako kideak inauteriaren lapurreta eragozten saiatuko dira.  Izaki ilun batzuen aztikeriak inauterietako pertsonaia zenbait lozorro sakonean sartu ditu. Indarrako kideek, dantza eta musikaren bitartez eta Hartzaren laguntzarekin, inauteriaren ospakizunerako ezinbestekoak diren pertsonaia hauek berpizten saiatuko dira, modu honetara biziaren zikloa berrezartzeko beharrezkoak diren jai eta errituei bide eginez.

 

Indarteria ikuskizun hau aurrera eramateko 120 pertsona inguru bildu ditu kultur elkarteak.  “Auzolanean egindako ekimena da, koreografia propioak eraikiz eta autogestioa helburu duena”, azaldu du elkarteak. Indarrak egun kitzikagarri hauen jatorria berreskuratzeko apustua egiten du eta bide batez, folklorea oinarritzat hartuta, hiriko inauteriari "ekarpen berezi bat" egin.

 

Indarteria ikuskizuna iragartzeko bi spot sortu ditu elkarteak

 

 

{youtube}Kgp7ltAU3UI{/youtube}

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago