Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa aurkeztu du Lazarraga Kultur elkarteak

hirinet 2015ko ots. 10a, 01:00

Lazarraga Kultur Elkarteak (Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak sortutako elkartea) Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa aurkeztu du gaur, baita elkartearen logo berria ere.

Hurrengo hilabeteetarako prestatu duen egitarauak Oihanederren xede nagusiak betetzea du helburu, besteak beste, euskararen erabilera sustatu eta hiztunen komunitatea trinkotu, euskarazko sorkuntza suspertu edo euskararen normalizazioaren eragileen sarea sustatu.

 

Horrela, Rockomikiak erakusketa, UEUrekin batera antolatutako formazio ikastaro eta mintegiak Arabako ALEA astekariarekin batera antolatuko diren SolasALEAK elkarrizketa zikloak eta Eskilarapeko soinuak formatu txikiko kontzertu zikloak izango dira euskararen etxean. Otsailaren 19an, adibidez, GEUrekin mendira egitasmoaren 20 urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia ospatuko da. Aipatzekoak dira ere Korrika Kulturala dela eta antolatutakoak eta maiatzean egin nahi den Udaberri jaia, hizkuntz gutxituetan musika egiten duten taldeen festibala alegia.

Askotariko ekintza hauek guztiak, askotariko norbanako eta eragileek antolatuta, Oihaneder "leku bizi, koloretsu, anitz, alai eta euskalduna" bilakatuko dutela azaldu dute Lazarraga Kultur elkarteko arduradunek.

 

Lazarraga elkartearen irudiaren aurkezpena

Gaurko prentsaurrekoan Lazarraga Kultur elkartearen irudia ezagutzera eman dute. José Manuel Díaz de la Bárcena Lazarraga Kultur Elkarteko lehendakariak azaldu bezala, "Joan Perez de Lazarragak ematen dio izena elkarteari eta Nestor Basterretxeak irudia".  Zigor Samaniego ilustradore eta disenatzaile grafiko gasteiztarra arduratu da logo berriaren diseinuaz. Diaz de la Bácerna eta Nestor Basterretxearen semea den Gorkak horrela azaldu dute irudiaren izaera:


 

 
 
Gasteizko kafe-antzokiaren kokapena
 
Bidez batez, azken asteetan Gasteizko Kafe Antzokiaren kokapenaren inguruan atera diren informazioei erreferentzia egin die Lukas Etxeberria GKAren aldeko plataformako kideak. Izan ere, Santa Maria Katedrala fundazioak argitaratu duen txosten baten arabera,  ur-biltegia ez da Antzokia eraikitzeko leku aproposa. Horren harira, plataformak lehengo joerari eutsiko diola azaldu du Etxeberriak. "Ez gara inoiz kokapenarekin tematu eta orain ez dugu egingo, baina ez da kokaguneak garrantziarik ez duelako", gaineratu du. Ildo horretan, orain arte Kafe Antzokiaren proiektuaren inguruan egon den "adostasun hori" kokapenarekin ere mantentzea eskatu die plataformak udal talde politiko guztiei. "Hurrrengo legegintzaldian gauzatu beharreko egitasmoa dela uste dugu", zehaztu du. Plataformarentzat zein izango litzatekeen lekurik onena, ordea, ez dute zehaztu. "Hemendik gertu egon behar du". Erabaki hori hartzeko prozesu parte hartzaile bat egitea proposatu dute GKAren aldeko plataformako kideek. 

Azkenik, aipatu plataforma irekia eta parte-hartzailea dela gogorarazi du, proiektuan interesa duen oro parte-hartzera animatuz. Parte hartzeko lazarragakulturelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Bestelako proposamenak: Arabako inauterien inguruko antzerki-hitzaldia gaur 19:00etan, liburuen aurkezpenak, kontzertuak, hiriko euskalgintzako eta kulturgintzako eragile desberdinen bilerak-mintegiak…

Lukasen adierazpenak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide