Tranbiaren ibilbidea Salbururaino eta Adurtzaraino hedatzea proposatu du Gasteizko udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatutako mahai teknikoak

hirinet 2015ko ots. 9a, 01:00

Gasteizko tranbia

Gasteizko udaleko, Aldundiako eta Eusko Jaurlaritzako teknikariek hilabeteak daramatzate Gasteizko tranbiaren hedapen posibleak aztertzen.

Aurkeztutako proposamenak Salburua eta Adurtza auzoetara luzatuko diren ibilbide berriak aureikusten ditu, baita Arabatran proiektuaren ezarpena ere, trenbidearen ardatza baliatuz.

 

Adurtza

Lehenengo proposamenaren hedapena Angulema kaletik Florida kaleraino joango litzateke. Ondoren, Los Herran kalean, beste geltoki bat egongo litzateke eta, hor errailak Salburura eta Adurtzara bananduko lirateke. Las Trianas zubitik pasako zen ondoren, Oreitiasolo eta Comandante Izarduyetik ere pasatuko litzateke.

 

Salburua

Bigarren adar hau ekialdera hedatuko litzateke. Horrela, Florida-Los Herran geltokitik Salbururaino hedatuko zen ibilbidea eta tartean laur geltoki izango zituen: Jacinto Benavente, Salburuko Gizarte-etxea eta beste bi Salburuko bulebarrean.

 

Zabalgana

Gasteizko alkateak Javier Marotok trenbidearen ardatzaren garrantzia azpimarratu du, Zabalgana eta Jundizeko arazoari konponbidea emateko. Baina ez du datarik zehaztu. Adierazpen hauen aurrean, Zabalgana Batuz auzo elkarteak udal gobernuari gogorarazi dio 2011.urtean tranbia Zabalgana auzoan jartzeko konpromisoa hartu zuela. Horrekin batera, 23.000 biztanle inguru biltzen dituen auzo honen garraioa publikoaren arazoa konpontzeko erakundeen arteko benetako konpromisoa eskatzen duela.

 

Aipatutako tranbiaren hedapena honek teknikarien bermea eta PP eta EAJren babesa dauka.  EH Bilduk eta PSEk, aldiz, proposamen hau kritikatu dute. Maite Berrocal PSEko zinegotziaren esanetan, "tranbiaren aldebakarreko proposamen honek abandonatuta uzten ditu Salburuko zati handi bat, Zabalgana eta Zaramaga auzoak eta Los Herran".

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago