[ARGAZKI-GALERIA] Larunbatean "simulazio erradiaktiboa" egin zuten Andra Mari Zuriaren plazan, Garoñaren arriskuaz ohartarazteko

hirinet 2015ko ots. 9a, 01:00

Garoñako arriskuaz ohartarazteko xedez, larunbatean "simulazio erradiaktiboa" egin zuten Andra Mari Zuriaren plazan, Garoñaren kontrako plataformak antolatuta.

 Ekintza honen helburua Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzeak Gasteizeko herritarrentzat ekar litzaken ondorio lazgarriak ikustaraztea izan zen. 150 lagun inguru hurbildu ziren simulazio berezi honetan parte hartzera eta 50 laguntzaile egon ziren antzerki aktore, makillatzaile profesional, argazkilari, kamera eta mural margolari artean, kale ekintza honi errealismoa emateko. Garoñaren Kontrako Foroa osatzen duten eragileez gain, Arte eta Lanbide eskolako ikasleek, "Teatro Eternas" taldeak, Muraliak, Abetxuku eta Kitto kolektiboek eta hainbat makilatzailek lagundu zuten ekintza aurrera eramatera.

 

Garoñaren aurkako plataformak azaldu bezala, "simulazio honek, alde batetik, segurtasun gabeko zentral nuklear zaharkitu honekin bizitzen den arrisku potentziala irudikatu nahi zuen, eta bestetik, honelako balizko emergentzia nuklear bati aurre egiteko dauden gabeziak salatu. Horregatik simulazio hau, segurtasun neurrien gabezia eta, batez ere, lobby nuklearren ardura salatzea zuen helburu". Ekintza honek eta aurrerago egingo diren beste batzuek Moztu Garoñarekin izenarekin ezagutuko den kanpaina osatuko dute.

 

Simulazio erradiaktiboa, iruditan

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide