Zabalgana Batuz, esaterako, tranbiaren hedapen proposamen honek auzoan bizi diren 23.000 biztanle inguru ahaztu izana gogor salatu du.
Zentzu honetan ere, Salburua Burdinbide auzo elkartea kexu agertu da auzo erdia besterik ez lukeelako kontuan hartuko. "Hasiera eta amaierarik gabeko proiektua" izateaz gain, hedapena aurrera eramateko eskumena daukan Eusko Jaurlaritzarekin ez dutela ezer adostu salatu du Salburua Burdinbidek bere webgunean. Hortaz, auzo elkartearen, aburuz "beste behin ere, kea saltzen" agertu da Javier Maroto.
Halaber, "oinarrizkoa" deritzoten beste gauza batekin ere ahaztu egin direla diote. Garraio publiko mota hau erabiliko duten bizilagunen iritzia oraindik ez dute jaso eta "tamaina honetako infraestruktura bat gure iritzia eman gabe ezin dela aurrera eraman", uste du Salburua Burdinbidek.
Argazkia: Salburua Burdinbide
Honen inguruko albiste gehiago: