Karra Elejalde aktore gasteiztarrak antzeztaldeko aktore onenaren Goya saria jaso zuen bigarrenez

hirinet 2015ko ots. 9a, 01:00

Karra Elejalde aktore gasteiztarrak larunbatean ospatu ziren Goya sarietan antzeztaldeko aktore onenaren saria jaso zuen, Ocho apellidos vascos pelikulan egindako lanagatik.

 

Honakoa aktoreak irabazten duen bigarren Goya da, 2010ean Iciar Bollain zinemagilearen También la lluvia pelikulan egindako lanagatik kategoria bereko saria eskuratu baitzuen. Tamalez, Arabako beste ordezkariak, Kepa Sojoren Loco con Ballesta laburmetraiak, ez zuen Goya lortu eta Patricia Fonteren Cafe para llevar izan zen garaile.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago