Zine uzta oparoa

hirinet 2015ko ots. 6a, 01:00

Loreak fima

Goya Sarien 2015eko edizioa gogoratzekoa izango da euskal zinemazaleontzat, dudarik ez, lehen aldiz euskaraz egindako lan bat film onenaren Goya saria jasotzeko hautagaien artean izateagatik.

 

Adituen goraipamenak eta jendearen harrera beroa gorabehera, ustekabe ederra hartuko zuten Loreak filmaren taldekoek izendapenaren berri izan zutenean, are handiagoa inork gutxik espero zuenean akademikoen joerak nolakoak izaten diren kontuan hartuta.

 

Zoritxarrez, beste lan bikain batzuk, 10.000 Km edo Hermosa Juventud esaterako, kanpoan geratu dira estimu handiegia izan duen El niño filmari lekua utziz. Batean kale, bestean bale, baina. Izan ere, Itziar Aizpuru, Itziar Ituño edo Nagore Aranburu merezimendu osoz egon zitezkeen lehian taldeko emakume aktore onenaren kategorian, lehena bereziki. Horrexegatik ezustean harrapatu ninduen kategoria horretan Mercedes Leon aktore andaluziarra izendatu izanak 17 izendapen jaso dituen La isla mínima filmean egindako lan laburragatik. Eta, aitorpenik gabekoak gai ditugula, antzeko zerbait esan genezake Loreak filmaren argazki edo gidoi apartari buruz.

 

Gaitzerdi, musika atalean saritua izan daiteke filma, Pascal Gaignek egindako musikari esker, 80 egunean filmean hasitako lankidetza emankorrari jarraipena ematen diona. Edonola ere, badirudi Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek izendapena bera hartu beharko dutela saritzat, lehian dauden beste lau filmek ere kalitate handia erakutsi baitute eta leku hobean kokatuta daude "buruhandi" preziatua eskuratzeko, batez ere Alberto Rodriguezen La isla mínima thriller zoragarria, aukera gehienak alde dituen arren begi bazterrez Carlos Vermuten Magical Girl film aztoratzaileari so egiten diola.

 

Baina, tamalez, izendatuta egoteak ez du esan nahi zine-aretoetan ikustea dugunik. Bai zera! Donostiako Zinemaldiko aurkezpen arrakastatsuaren ufakoaren babespean estreinatu eta aste gutxitara zinema askotatik atera zen, azaroan bertan, eta ez da berriz ere ikusgai izan nahiz eta Espainiako Zinema Akademiaren ustez

 

Egilea: Iñaki Gauna, zine kritikaria

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago