Aurtengo edizioan ekitaldia auzo berrietara zabalduko da: 22an eta 23an Ibaiondo gizarte etxeko plazan, 24an eta 25ean Salburua gizarte etxeko plazan eta azken bi egunetan Berpizkundearen plazan (Iradier Arenaren kanpoaldean). Jaialdiak jolas eta jarduera ugari eskainiko ditu, hamar eremutan, 0 eta 25 urte bitartekoek goza dezaten.
Edizio berri honetan hainbat gauza berri aurkitu ahal ditugu. Gazteen parte hartzea bultzatu nahi denez kirol eskaintza indartu da, adibidez. Urte honetan skateboarding, eskrima eta spinning diziplinak aurkitu ahal dira, besteak beste. Gurpil aulkiko “SLALOM” kirol jarduera antolatu da baita ere dibertsitate funtzionalari buruz kontzientziatzeko xedearekin. Azkenik, GUAYPAUT eremua sortu da, 12 urtetik gorakoentzat. Eremu honetan, umeak bola erraldoien zirkuitu bati aurre egin behar diote.
Beste berrikuntza bat “Etxean berdin” eremua izango da. Bertan, aitek ginkana batean parte hartuko dute seme edo alabekin. Ginkana etxeko lanekin lotutako probak osatzen dute eta honen helburua etxeko lanak guztion ardura dela erakustea da. Beste eremu batek, “Ikasi beira birziklatzen” tailerrak birziklatzearen eta ingurumena zaintzearen garrantzia azpimarratuko du.
Gasteizko Jolas Jaialdiak 29 begiralek osatutako taldea izango du aurten. Bestetik, hiriko 11 elkarte, kirol talde eta enpresak hartuko dute parte.