Euskal Herri osoan 9.493 ikasle aurkeztu egin dira EHUn, Euskal Herriko Unibertsitatean, sartzeko probetara. Hauetatik, 9.332 ikaslek gainditu dituzte azterketak. Araban 1.304 pertsona aurkeztu egin dira eta haien artean 1.293k gainditu egin dute. Bizkaian %97,40ak gainditu du eta Gipuzkoan %99,18ak.
6.413 ikaslek egin dituzte selektibitatea euskaraz eta haietatik 6.350k gainditu dituzte azterketak, hots, %99,02ak. Gazteleraz, aldiz, %96,50k gainditu egin dute.
Iturria: EHU