Eskubide Sozialen Karta lantzeko batzordea deitu dute, martxoaren 14ko mobilizazioari begira

hirinet 2015ko ots. 5a, 01:00

‘Aldaketa soziala orain’ lemapean nazio manifestazio bi izango dira martxoaren 14an, Iruñean zein Bilbon Eskubide Sozialen karta aldarrikatzeko. Hori dela eta, Gasteiz eta Arabako presentzia ‘duin’ bat izateko asmoarekin, erakunde sozial eta sindikalen baita norbanakoen ere koordinazioa ahalbidetzeko lan batzarra deitu dute. Bilera gaur, hilak 5, izango da Amaia zentroan 19.30etatik aurrera.

 

Ohar batean jakinarazi dutenez, martxoaren 14an izango den mobilizazioarekin dinamika publikoari emango diote hasiera. Euskal Herriko erakundeei ‘gure oihua, aldarrikapenak, aldaketa sozialaren eta gure herriaren eskubide sozialak bermatzeko botere demokratikoaren eskaera helarazteko’.

 

Zentzu horretan, Programa Soziala ere aurkeztu dute. Zoru sozialean oinarritutako programa da eta hainbat esparrutan eragin nahi du. Hala nola, aberastasuna, enplegua eta lan guztien birbanaketan, alor publikoaren lidergoan parekidetasunean edota zerbitzu publikoen unibertsaltasunean.


Informazio gehiago: www. eskubidesozialenkarta.com

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago