Eraso arrazisten aurkako kontzentrazio isila antolatu dute gaurko Gasteizko zenbait eragilek

hirinet 2015ko ots. 1a, 01:00

Arrazismoaren aurkako plataformak kontzentrazio isila antolatu du gaurko, hilak 4, ‘Eraso arrazista gehiagorik ez’ lelopean.

 

Hitzordua arratsaldeko 19.00etan izango da Urrezko Zeledonen plazan (Posta kalean). Bertan orain hamar urte baino gehiago Gasteizko bizilaguna den Cheikh Ould Sid Mohamedi elkartasuna adieraziko diote. Izan ere, hainbat kolektibok salatu zuten moduan,abenduaren 31an jatorri mauritaniarra duen gasteiztarrak “eraso fisikoak eta hitzezkoak jasan zituen Boulevard merkatal-guneko zaindarien partetik”.

 

Ekitaldiaren antolatzaileen artean Harresiak Apurtuz, Arrazismoari STOP, KIRA, Bachue, Salhaketa Araba, BATERA, Sare Antifaxista, Gazte Abertzaleak eta Langabetuen asanblada aurkitzen dira. Hauekin batera izango dira hiriko beste hainbat elkarte eta eragile, esaterako, Gora Gasteiz, Kolonbia-Euskadi, ADIVA, ESK, CCOO, Aralar, Alternatiba, Mauritaniarrak Araban edo Gizarte Eskubideen plataforma, besteak beste.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago