Sariak, bost ataletan banatu dituzte: irratia, ikus-entzunezkoak, prentsa idatzia, sustapen ekintza eta merezimenduzko saria.
Prentsa idatziaren saria Entzun! Urtekariari eman diote; irratiarena Info 7ko Zebrabidea saioari; ikus- entzunezkoa Ipar Euskal Herriko hedabideen lanari; sustapen ekintzarena Gure Esku Dago ekimenari eta, merezimenduzko saria, berriz, Aiaraldea Komunikazio Leihoak irabazi du.