Arrasateko Musakola auzoan (errepublika independentea!) jaio ginen talde bezala 1997an. Urteak ez dira alferrik pasa, eta hemezortzi urte hauetan sei lan kaleratzeaz gain, hiru digitudun kontzertu kopurua eskaintzeko aukera izan dugu.
Noiz? Otsailaren 3an, asteartean, 20.30ean
Non? Parral taberna (Gasteiz)
Informazio gehiago: Anger
... Izarretik gutxi eta bizarretik sasoiaren arabera asko, musika jale, zale eta sortzaileak (saiatuak behintzat) gara. Bizi dugun mundu eta jendarteak zeresana ematen duen zalantzarik ez daukagu, eta zeresan hori gure galbahetik pasatuz abesti eta diskoetan islatzen dugu. Ahaztu baino lehen, gu Anger gara.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.