Emakume bat eta bere alaba kaleratuak izan dira Abetxuko auzoan

hirinet 2015ko urt. 30a, 01:00

Aurreko ostiralean kaleratze bat eman zen Abetxukun, Alokabideren etxe batean. Bertako errentaria iruzurrezko moduan  alokatu zion etxea emakume bati eta 16 urteko bere alabari, Kaleratzeak Stop plataformak salatu bezala.

Kaleratzea etxea ez ordaintzeagatik eman da, izan ere, etxearen errentaria ez zuen alokairua ordaintzen; aldiz emakumeak eta bere alabak hilero 150 euro ordaintzen zituzten. Kaleratzeen aurkako plataformaren esanetan, iruzurra pairatu duten emakumeek ez zekiten ezer eta bakarrik izan zuten ordu bat haien gauza guztiak hartzeko. Horrez gain, aipatu plataformak salatu bezala, Gizarte Zerbitzuek kaltetuei emandako konponbidea ez da nahikoa izan, aterpe batera bidali zituelako. Horrela, plataforma Udalarekin batera arazoa konpontzen saiatuko da.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago