Borrokalari arabarrak 72 kilotako kategorian parte hartzen zuen baina, orain, hiru kilo argaltzen ez bada, 75 kilotako kategorian parte hartu beharko du. Hori dela eta, aipatutako bigarren kategorian lehiatzea erabaki du. Horretaz gain, lehen, borrokaren denborak bi minutuko hiru partzial ziren, orain, aldiz, hiru minututako bi partzial dira.
Maider Undak entrenamendu gogorrak egin beharko ditu; Pariskeko Grand Prix eta gero, beste lehiaketa batzuetara joatea pentsatuta dauka, horien artean, Espainiako Txapelketara, Alemaniako Grand Prixera eta Bakuko Joku Europearretara, besteak beste.