Hala baieztatu du Javier Argote Arabako kontzejuetako elkarteko presidenteak, hain zuzen ere, salaketa kontzejuen elkartetik jarri dutelako, Aretxabaletako ordezkariekin batera. Ustez, aipatu kontzejuko aurreko presidenteak (2013 urtera arte egon zena) lapurtu dituela uste du Kontzejuen elkarteak. Izan ere, azken urteetan aipatu kontzejuan etxebizitza asko eraiki da baita lurzoru asko saldu ere eta uste dutenez, hortik atera da ustez desagertu den dirua.
Iturria: EITB