'Txirritola piztu edo itxungi' gogoeta saioak

Euskararen Agenda 2015ko urt. 28a, 01:00

Aramaioko euskal komunitateari deia egiten diote Txirritola Euskara Elkarteko lagunek. Elkartearen etorkizunaren inguruko hausnarketa/gogoeta saioak antolatu dituzte 'Txirritola piztu eta itxungi?' behar den erabakitzeko. Aramaioko euskaldunen iritzia garrantzitsua dela azpimarratuz sustatu nahi dute parte hartzea.

Aramaioko euskal komunitateari: Txirritola piztu edo itxungi?

Gogoeta irekia, hiru saioetan banatuta:

  • Urtarrilaren 28an, asteazkenean, 18.00 - 20.00
  • Otsailaren 11an, asteazkenean, 18.00 - 20.00
  • Martxoaren 4an, asteazkenean, 18.00 - 20.00

Non? ARAMAIOko udal pleno aretoan

Saio dinamikoak, talde eztabaidak

Antolatzailea: Txirritola Euskara Elkartea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago