Kalejira 12:00etan hasi zen Konstituzio plazan eta haren ostean, Arabako zortzi kuadrilletan jositako oihal zatiak erabili ziren hautestontzi erraldoi bat janzteko. Atzo arratsaldean, Gure Esku Dago ekimenaren antolatzaileek "pozik eta emozionatuta" zeudela adierazi zuten. “Egunaren hasierak aurreikuspen guztiak gainditu ditu beste behin”, esan zuten, “erabakitzeko eskubideak batu gaitu guztiok”.