Denbora honetan, bizikletaren erabilerak gora egin du Gasteizen; 2002. urtean gasteiztarren % 1’4 bizikletaz ibiltzen zen, aldiz, egun, % 13’4ak erabiltzen du bizikleta, hau da, 32.000 gasteiztar inguru. Bizikleta erabiltzen dutenen artean, gehienek ikastera edo lanera joateko erabiltzen dute.
Ingurugiro gaietarako Ikastegiak egindako inkestaren arabera, ziklisten % 71’8ek bidegorriak, espaloiak eta 30eko eremuak erabiltzen ditu eta bakarrik % 28’3 ibiltzen da soilik espaloietatik. Orain hiru urte espaloiak erabiltzen zituztenen kopurua % 43koa zen, baina hiru metro baino gutxiago dituzten espaloietan bizikletaz ibiltzea debekatu dutenetik, kopuru honek behera egin du modu adierazgarrian.
Honekin guztiarekin, bizikletaren erabilera areagotzeak kotxearena murriztea eragin duela esan daiteke. Egun, Gasteizen egiten diren 100 joan-etorrietatik 53’5 oinez egiten dira, 24 kotxez , 13’4 bizikletan eta 7’9 garraio-publikoan.
Azken hilabeteetan, bidegorri berriak jarri dira hirian, besteak beste, Los Herran kalean, Tomas De Zumarraga Dohatsuaren kalean, Santiago Hiribidean, Arriagako atarian, Luis Heintz kalean, Legutianoko atean edo Gasteiz Hiribidean.