[BIDEOA] Gora Gasteiz herri ekimenak aurtengo Inauteritan parte hartuko du

hirinet 2015ko urt. 23a, 01:00

Gora Gasteiz herri ekimenak aurtengo Inauterietan parte hartu duGora Gasteiz herri ekimenak aurtengo Inauteritako desfilean parte hartuko duela iragarri du gaur.

 

Horrela, otsailaren 14an eta 15ean burutuko diren desfileetan parte hartuko du, hiriko hainbat eragile eta elkartekin batera. “Deia eta gonbitea zabaldu nahi diogu, oraindik planik ez duen gasteiztar orori, gurekin etor dadin. Bakoitzak bere kolorea hautatu eta mozorro bihurtu dezala. Harrotasunez betetzen gaituen Gasteiz anitz, justu eta solidarioa aterako dugu kalera”, azaldu du herri ekimenak.

 

Parte hartu nahi duenak www.goragasteiz.com web orrialdean eta inauteriak@goragasteiz.com helbide elektronikoan eman dezake izena. Edota Zuloa liburudenda eta Txapelarri, Parral, Koxka eta Candela tabernetan apuntatu.

 

Mozorroak egiteko tailerrak urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean egingo dituzte, arratsaldeko 18:00etan Gaztetxean. Koreografia entseguak Alde Zaharreko Auzolana Frontoian izango dira otsailaren 6an eta 12an arratsaldeko 18:00etan.

 

 

 

 

Gora Gasteizekin batera honako hauek parte hartuko dute: Hala Bedi Irratia, Gasteizko Gaztetxea, Salhaketa Araba, Gasteizkoak, Gasteizko Txosnak, Sareak Josten, Goian, Euskal-Ecuatoriar Elkartasun Elkartea, Tadite Mauritaniar Elkartea, El Fadjar Aljeriar Elkartea, Attawasol Euskal Magrebtar Elkartea, Colombia-Euskadi Elkartea, Haaly Pular Gasteiz, CEAR-Euskadi, Ernai, Munduko Arrozak, Plataforma Antiracista, 7menos20, AEK, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Gazte Karpa, Fracking Ez Araba, Iraultza 1921, Presoen Lagunak, Arabako Bertsozaleen Elkartea, Sukalde-Guerrilla, Ikasle abertzaleak, Pensionistak Martxan, Kira, Pikarrai, Eskubide Sozialen Plataforma, Arabako Emakumeen Asanblada eta Txalamakoko lagunak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide