Estibalizko santutegian Erromanikoaren interpretazio zentroa inauguratu dute

hirinet 2015ko urt. 23a, 01:00

Arte korronte horrek Araban izan zuen garrantzia nabarmentzeko, interpretazio zentroa inauguratu dute Estibalizen.

 

Horrela, Estibalizko santutegia bisitatzen duenak, aurrerantzean, lurraldeko erromanikoaren interpretazio zentroarekin egingo du topo. Estibalizko Ama kultur elkartearen ekimenez antolatutako bilduman, arte korronte honen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin, haren jatorri eta garapen orokorra ezagutuko du bisitariak. "Baliabide ekonomiko oso gutxirekin baina ahalegin eta ilusio handiarekin sortu dugu", azaldu du Mari Jesus Pinedo elkarteko presidenteak. 2010ean erabaki zuten arte erromanikoari buruzko museoa abian jartzea.

 

Guztira, 240 eliza, ermita eta parrokiak osatzen dute erromani- koaren ondarean lurraldean, eta horien artean, hain zuzen, esanguratsuena da Estibalizko santutegia, eta horregatik erabaki zuten bertan paratzea. Estibalizko Ama elkartearekin batera, hainbat lagun aritu dira prestaketa lanetan, tartean arte erromanikoan aditua den Jose Luis Lopez de Okariz irakaslea. Eusko Jaurlaritzak 170.000 eurorekin lagundu du egitasmoa, eta Arabako Aldundiak ere egingo du ekarpena.

 

Santutegia

Lau espazio ditu aretoak. Erroma- nikoaren jatorrietatik abiatuta, X. mendean aurrera Europa osoan izan zuen garrantzitsua agerian geratzen da; irudiak, testuak, maketak eta mapak tartekatzen dira, ikusentzunezkoekin batera. Bigarren atalean Araban erromanikoak izan zuen hedapena ezagutu daiteke; lurraldeko erromanikoak baditu ezaugarri propioak, eta horien inguruko hamaika datu paratu dituzte. X. eta XII. mendean eraiki zituzten, nabe bakarreko elizak dira gehienak, estu eta luzeak.

 

Estibalizko santutegiak berak leku propioa du erakusketan. Eraikinaren ezaugarri nabarmenen inguruko azalpenak bildu dituzte. Azkenik, Done Jakue bideak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen kostako eta barnealdeko ibilbidee- tan erromanikoak dituen aipagarrienak jaso dituzte horma irudi batean.

 

Egilea: Anakoz Amenabar

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago