Programa hau 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta, honen bidez, bost hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia oinarria dute eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira.
YUZZek, bere zentroetan, lan-eremu bat jarriko du parte-hartzaileen esku entitate laguntzaileek lagatako instalazioetan trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauzatzeko beharrezkoak izango dituzten azpiegiturekin eta ekipamenduarekin.
Horretaz aparte, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete eta, parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua jasoko du.
YUZZprogramaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute: enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatutakoa. Aditu horiek parte-hartzaileei haien esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez.
Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.
Bertako sariei eskergazteek Silicon Valleyra (EEBB)joateko aukera izango dute. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.
Gainera, Arabako lehengo hiru hautatuek CEIAko instalazioetan 5 hilabetez eremu bat izango dute erabiltzeko moduan eta doan, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.
Edizio honetan parte hartzeko proposamenak otsailaren 19a baino lehenago bidali behar dira programaren web ofizialera. Proposamen horien artean, 20 aukeratuko dira; martxoan hasiko da 20 proposamen horien garapena.