Laminaciones Arreguiko langileek azken ostegunetako manifestazioa egingo dute

hirinet 2015ko urt. 22a, 01:00

Azkenean ez da horrela izan; enpresak, berriz ere, langileen lanera bueltatzea atzeratu du.

 

Oraingoan, langileek bi hilabeteko ikastaro bat egitera bidali ditu. Ikastaro hau ez da lantegian emango, IFES Fundazioan izango da-eta. Langileek salatzen dutenaren arabera, ikastaroarena aitzakia da haien lanaren buelta atzeratzeko eta, modu horretan, denbora irabazteko.

 

Hori dela eta, langileak, haien eskubideak aldarrikatzeko helburuz, gaur arratsaldean berriz aterako dira Gasteizko kaletara, duela bi urtetik gaur egun arte egin duten moduan.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago