Elurra eta euria nagusi izango dira hurrengo egunetan Gasteizen

hirinet 2015ko urt. 21a, 01:00

Igande gauean lehenengo elur malutak erori ziren Gasteizen baina ez azkenak. Izan ere, elurra protagonista izango da datozen orduetan.

 

Euskalmet-en iragarpenaren arabera, gaur gauean Araban 500 eta 600 metro artean kokatuko da elur-maila eta izozteak izango dira lurralde osoan. Momentuz, kateak bakarrik beharrezkoak dira Opakua eta Herrera mendateetan; beste errepideetan kontuz gidatzeko eskatu du Segurtasun Sailak.

Gasteizen, esaterako, eta arazoak saihesteko helburuz, 33 makina eta 228 pertsona prest daude Gasteizko kaleetara irteteko ezustekoren bat ez gertatzeko. Arabako errepidetan ere elurra kentzeko zazpi makina etengabe ari dira lanean.

 

Biharko iragarpena

 

Euskalmetek iragarri duen moduan, ostegunerako aldaketa gutxi izango dira, nahiz eta arratsaldean atertzeko joera hartuko duen. Goizeko lehen orduetan elur-maila ez da 500-600 metrotik igoko baina eguerdi partean 700-800 metrora helduko da. Izozteak izango dira Araban eta tenperaturak ere nahiko baxuak izango dira. Gasteizen termometroak ez da 6 gradutik igoko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago