Azken baieztapena L7 talde estatubatuarrarena izan da. 90eko hamarkadako AEBko rock alternatiboaren izarretako bat izan zen L7 taldea. Hasiera batean punk rock doinuak landu zituzten, eta gerora grunge musikari heldu zioten. Bere diskorik ezagunena Bricks Are Heavy lana dugu. 2001ean desagertu zen taldea eta iazko abenduaren berriro ere elkartzeko erabakia hartu zuen. Ekainean Gasteizen izango da.
Egun batzuk lehenago, Reigning Sound eta The White Buffalo taldeak rock jaialdian izango direla konfirmatu zuen antolakuntzak.
Hauek izango dira, oraingoz, ekainaren 19an eta 20an Azkena Rock-en egongo diren taldeak:
TELEVISION performing Marquee Moon
RED FANG
BLACK MOUNTAIN
REIGNING SOUND
THE DUBROVNIKS
OFF!
POWERSOLO
HIGHLIGHTS
ARF Rock Party
Urtarrilaren 22ra arte ARF Rock Party lehiaketan parte hartzeko izen-ematea irekita dago. Lehiaketa hau Azkena Rock-ean zuzenean jo nahi duten talde eta solistentzat zuzenduta dago. Finalistak erabakitzeko finalak martxoan ospatuko dira hurrengo lekuetan: Gasteizen, Malagan, Bartzelonan, Valentzian, Vigon eta Madrilen.
Informazio gehiago: www.azkenarockfestival.com