Bien artean 33,356 segunduko denbora egin dute; historian zehar, arlo honetan egin de bigarren emaitzarik onena izan da. “Maila hau mantentzen badugu, amestu dezakegu Munduko txapelketan emaitza on batekin”, aipatu du Salvador Meliá hautatzaileak.
Tania Calvok bidean aurrera eginez doa eta gero eta gertuago dauka 2016ko Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan parte hartzeko aukera; hori baita bere helburua.
Tania Calvo gasteiztarrak, Helena Casasekin batera, brontzezko domina lortu du Cali-ko Mundu Kopan ziklismo arloan, hain zuzen, abiadura taldeka modalitatean.