Guztira, 52 ume saharar ekarri nahi dituzte Gasteizera; horretarako, 16 familien kolaborazioa eskatzen dute udako hilabeteetan ume hauek euren etxeetan har ditzaten, Oporrak bakean kanpainaren barruan. Ume saharrar hauek Aljeriako Hamadan (basamortua) kokatuta dauden errefuxiatu kanpalekuetan bizi dira, non, udan, tenperatura 55 gradukoa izaten den. Haien etxeak Jaimak dira eta bertan ura ez izateaz aparte, gutxitan izaten dute argindarra.
Gasteizera udako bi hilabeteetan etortzen diren ume hauek errealitate desberdin bat ezagutzeko aukera izaten dute baina ondo elikatzeko eta osasuna zaintzeko parada ezinhobea izaten dute. Egonaldi hauetan ere azterketa medikoak egiten dizkiete, urteari osasun egoera onean aurre egin diezaioten. Afanisek azaldu bezala, ume hauek behar izaten dituzten medikamentu guztiak Osakidetzak ordaintzen ditu.
Horrez gain, Afanis elkarteak bidaiaren zein egin beharreko tramite guztien gastuak hartzen ditu bere gain. Orain 10 urte inguru martxan jarri zen Oporrak Bakean programak Arabako Foru Aldundiaren zein Gasteizko Udalaren laguntza jasotzen du
Informazio gehiago: // edo afanisalava@gmail.com