Arabako Bertsolari Txapelketa martxan dago

hirinet 2015ko urt. 20a, 01:00

Arabako Bertsozale Elkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuen  Langraiz Okan larunbatean.

 

Txapelketa datorren igandean, urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martxoaren 21ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurrekoetan egituratuko da, Dulantzi, Laudio, Legutio, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okan jokatuko dira, jaialdi formatuan.

 

Guztira, 18 bertsolarik parte hartuko dute; 2013ko bost finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. Sei finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko.

 

Jarraipena, interneten eta telebistan

 

Txapelketaren jarraipena egiteko modu ezberdinak izango dira; Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.com, sare sozialetan (Facebook-en eta Twitterren #abtx15 traola erabiliko da) eta ETB1ean “Hitzetik Hortzera” bertsolaritza saioan.

 

Sarrerak eskuratzeko, www.bertsosarrerak.eu atarian izango da aukera.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago