Azoka hau Euskal Herriko Merkatu Soziala eraikitzeko eta bultzatzeko ekimenaren barruan dago, eta haren helburua bere hirian, probintzian eta Euskal Herrian, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile baterako dauden aukera praktikoak Gasteizko hiritarrei zabaltzea da. Horrela, Azokak 45 informazio eta produktu eta zerbitzuen salmenta postu izango ditu sektore ezberdinetakoak: finantza etikoak, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, etab. Lau gune desberdin izango ditu baita ere: Azoka, auditorioa, txiki gunea eta txozna.
Egun osoan zehar azokaren inguruan hainbat ekintza antolatu dira ekonomia solidarioa ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta ikustarazteko. Ekonomia feminista, elikadura burujabetza, finantza eta energia alternatiboak eta interesekoak diren beste gai batzuk jorratuko dituzten hitzaldi eta tailerrak osatuko dute azokaren egitaraua.
Zentzuz Kontsumitu partzuergoko kideek (Mugarik Gabe, Medicus Mundi Araba eta Setem Hego Haizea) eta REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sarea) azoka antolatu dute Gasteizko Udalaren laguntzarekin.