Astero-astero papereko hedabide berri honek gure lurraldeko informazioa eskainiko du euskara hutsean. Izan ere, euskararen erabileran eragitea eta hizkuntzaren bitartez, lurraldea informatiboki kohesionatzea izango dira argitalpen berri honen helburuak. Finean, Arabako euskaldunen komunitatea saretu eta trinkotzea bilatzen du. Horretarako, Arabako zortzi kuadrillek presentzia izango dute aldizkarian eta lan horretan, bertako elkarte, eragile eta euskara teknikariekin elkarlana bideratu da. Ildo horretan, parte hartzea ALEAren oinarrietako bat izango da eta alez-ale egitasmo komunikatibo berri honen kolaboratzaileak ezagutuko ditugu. Horien artean, Iñaki Larrañaga, Irati Iciar, Gaizka Amondarain, Haizea Galarraga, Itziar Rekale edo Edu Zelaietaren sinadurak topatuko ditugu, besteak beste. Horrez gain, Emaize, Gaztezulo, Oreka IT edo Arabako Bertsozale elkartearen ekarpena maiz agertuko da ALEAn. Norbanakoek ere euren aletxoa jartzeko aukera izango dute, besteak beste, gutunak, argazkiak, iradokizunak edo zorion agurrak bidaliz (erredakzioa@arabakoalea.info).
Harpidetzak oinarri
Baina zalantzarik gabe, harpidedunak dira ALEAren zutabe garrantzitsuena. Azken hilabeteetan, komunikazio kanpaina indartsua egin da eta beste ekintza askoren artean, ALEAren aurkezpen zenbakiaren banaketa masiboa egin zen Euskararen Egunaren bueltan. Guztira, 65.000 ale banatu ziren. Oraingoz, 1.100 harpidetza inguru lortu ditu aldizkari berriak, baina erronka apurka-apurka kopuru hori handitzea izango da. Urtebeteko harpidetza 50 eurokoa izango da. Harpidetza www.arabakoalea.info web gunean egin daiteke.
ALEA aldizkariko kazetaria den Anakoz Amenabarri Hirinet FM irratsaioan egindako elkarrizketa:
{mp3}elkarrizketa_alea_anakoz{/mp3}
{vimeo}116840887{/vimeo}
Alea jacta est. Dagoeneko