Sagardotegien denboraldia hasi da Araban

hirinet 2015ko urt. 16a, 01:00

Atzo Arabako Txotx Eguna 2015 ospatuko zurten Arabako sagardogileek Aramaioko Iturrieta Sagardotegian.

 

Aurten, Arabako Frackingaren aurkako plataformako kideak zabaldu dituzte kupelak. Juanjo Peciña Iturrieta sagardotegiko arduradunak aipatu du sagardogileek egiten duten lana oso lotuta dagoela naturarekin, bertatik, sagarra ateratzen da-eta. Hori dela eta, bat egiten dute Frackingaren aurkako plataformak defendatzen duenarekin.

 

Arabako sagardogileen elkarteak Askartzako “Trebiñu” Sagardotegiak, Ozaetako “Borobia” Sagardoak eta Aramaioko “Iturrieta” Sagardotegiak osatzen dute.

 

Aurten, kilo kopuru aldetik, ez da urte oso ona izan sagar-denboraldia. "Loraldian lore asko galdu ziren euria eta hotzagatik", azaldu du Peciñak. Araba mailan, 120.000 sagar kilo inguru bildu dira, eta horiekin guztiekin 70.000 litro sagardo eta sagar-zuku ekoiztu dira. Kantitatea txikia izan bada ere, kalitatea primerakoa dela adierazu du Peciñak: "sagarren kalitatea oso ona da eta  osasuntsu ailegatu da prentsara. Hori dela eta, erraz edateko produktua lortu dugu”. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide