Festa hau iragartzeko, 63 kartelen artean aukeratu behar izan du epaimahaiak. Alexandre Fernandez Villanueva izan da lehiaketaren irabazlea, “Begira han goian!!” kartelarekin.
Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteko hiru adituk osatu dute aldez aurreko hautaketa egiteko epaimahaia eta horiek zortzi kartel finalistak aukeratu dituzte lehiaketara aurkeztu diren 63 lanen artetik. Azkenean, epaimahai teknikoak Alexandre Fernandez Villanuevak egindako kartela hautatu du, botoen %80 jasoz. Saria 1.500 eurokoa da.
Lehiaketan 58 pertsona parte hartu dute 63 lan aurkeztuz. Parte hartu dutenen %50 arabarrak ziren, eta gainerakoen %20 Euskal Autonomia Erkidegokoa. Beste %30a, beste probintzia batzuetakoa zen.