Aurten, hurrengo larunbatean, hilak 17, arratsaldeko 17:15etik aurrera hasiko da egitaraua bi ekitaldi garrantzitsuekin. Alde batetik, animalien bedeinkazioa egingo da eta, beste aldetik, zozketak: tradionzala eta zozketa txikia, non sariak txokolatezko bi txerri izango diren. Zozketako bolak San Prudentzio zaharren egoitzan bizi diren Blanca Espizua Amigok eta Pelayo Gomez de Segura Ruiz de Gordoak aterako dituzte.
Izan ere, San Anton eguneko zozketa tradizionala betidanik Frantzia kaleak kokatzen den zaharren egoitzarekin lotuta egon da. Egoitza hau 1778. urtean sortu zen haurrak hartzeko, ondoren, arloteak eta pobreak ere hartu zituzten. Azkenez, 1963. urtetik aurrera, pertsona helduen egoitza bezala finkatu zen.
Asko dira zozketa honek gordetzen dituen bitxikeriak:
- 1781eko urtarrilaren 17an lehenengo zozketa sortu zen babes-etxea mantentzeko dirua lortzeko helburuarekin.
- Zozketaren prozedurak aldatu dira: lehenengoa loteria-ontzi bat izan zen eta, gero, bolak egurrezko bost kutxetan sartu ziren; gaur egun, azken hau erabiltzen da.
- Erabiltzen diren kutxak, eta sarien ordena ateratzen den poltsa berdinak dira.
- Lehenengo saria beti txerri bat izan da eta, aitzinean, 4 animali zozketatzera heldu zen.
- 1888. urtetik 1895. urtera zozketa ez zen ospatu; 1944, 1945 eta 1946 urtetan ere ez zen ospatu.
Lehenengo saria beti txerri bat izan da baina, orain, legea dela eta, txerria ez da zozkatzen; txerria zozketaren sinbolo bezala mantentzen da. Zozketaren lehenengo saria txerri produktuaz osatutako sorta bat da.
30.000 tiket salmentan jarri dira, bakoitzak 0'60 euroko prezioa dauka eta hurrengo lekuetan saltzen dira: gizarte-etxeetan, San Prudentzio zaharren egoitzan, Laboral Kutxan, La Caixan, Abastos Merkatuan, La Unión tabernan, La Peña Dulce gozo-dendan, Abendaño dastalekuan eta Los Celedones de Oro enparantzan dagoen postuan.
San Anton eguneko zozketaren programa