Arabako Presondegiko Pintura tailerreko emakume presoen taldearen erakusketa Luis de Ajuria aretoan

hirinet 2015ko urt. 12a, 01:00

Urtarrilaren 10etik 31ra Vital Kutxaren Luis de Ajuria Aretoan, Arabako Presondegiko emakume presoek egindako 70 artelanek erakusketa bat osatuko dute.

 Erakusketa Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Arabako Ihesaren Kontrako Batzordearen arteko harreman estuaren emaitza da.

 

Duela hamar urte baino gehiago, Sidalavako boluntario talde batek pintura artistikoko tailer bat ematen du Arabako Presondegiko emakume presoekin.  “Gure helmuga da espetxearen barruan askatasun-leku bat sortzea, halako eraz ezen, pertsonen arteko komunikazioa eta harremana sustatu ditzan eta bertan, teknika artistikoak ikasteaz gain, parte-hartzaileek hitz egin ahal dezaten presondegiko beste edozein ingurunetan zail izango luketen modu batean ”, azaldu du ekimenaren arduradunak.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago