Behinik behin, aktiboa izatea oso garrantzitsua da. Zure lagunez ez baduzu ezer jakin azken aldian, harremanetan jar zaitez beraiekin eta agurtu itzazu gutxienez. Haiek nahiz zu bestearen berri izatea esperoko duzuenez, hobe lehenengo urratsa zuk ematea.
Horrez gain, urtebetetzeak gogoratzea beste gakoa da. Ezinbestekoa da zure lagunen egunean gogoratu zarela jakinaraztea, 2 minutu baino ez dira eta lagun mina bat galtzea ekidituko duzu.
Eta azkenik, talde solasaldietan ahalik eta gehien parte hartu behar da. Esate baterako, oraintxe bertan hamabosten bat elkartu gara aldi berean solasean, beno, 16, oraintxe bertan Jenny sartu baita. Eta...
Piiiii piiiiii piiiiii...
(...)
Barkatu, nire auzokidea den Anderrek etxe azpiko teleporterotik deitu nau eta ea bere kuadrilakoekin pote pare bat hartzera joan nahi dudan proposatu dit. Nola ez, ezezkoa eman diot, nahiago baitut nire lagunekin solasean jarraitu. Eta ez al nau "marginatua" deitu? Ni "marginatua"? 59 lagun ditudala!? Ea bada...
(...)
Bere facebookean 17 lagun baino ez dituela dio!!! Jajaja Babu alena! Nor da "marginatua" orduan!?
Egilea: Aritz Campos