Atzo, desagerpenaren urteurrena zenez, dozenaka pertsona bildu ziren Posta plazan Borja Lazaro oroitzeko. Han bildu zirenek desagerpena ikertzen jarraitzeko eskaera egin zuten. Izan ere, Lazaroren familiak erakundeen babesa eskatu zuen.
Borja Lazaroren anaiak, Sergio Lazarok, oroitarazi zuen duela urte bat Kolonbiara joateko aukera aztertu zutela. Ordea, halakorik ez egiteko aholkatu zieten, eta azaldu du gaur egun ez dutela hara joateko asmorik: «Ez dakit zenbateraino izan daitekeen lagungarria gu han egotea, gure testuingurutik erabat kanpo; ez dakit lagunduko ote genukeen, edo eragozpenak sortu».
Informazio gehiago: www.paraderoborja.org
Argazkia: Jesus Andrade