Zabalganan bete behar zen ekipamendu planaren proiektu gehienak egiteke daudela salatu du Zabalgana Batuz auzo elkarteak

hirinet 2015ko urt. 9a, 01:00

2012ko otsailaren 8an Javier Maroto alkateak iragarri zuen Zabalganan ekipamendu plana aurrera eramango zela. 

Gaur egun, Zabalgana Batuz auzo elkarteak aipatu du ekipamendu plana desagertu dela iragarrita zeuden proiektu gehienak bete gabe utziz.

 

Betebeharreko proiektuak hurrengoak ziren:

- Iruña Veleia hirigunearen pasagunearen birgaikuntza. Amaiera: 2012

- Reina Sofia hirigunearen pasagunea. Amaiera: 2013

- Hiri ortuak Labastida kalean. Amaiera: 2013

- Agora Space Paganos pasalekuan. Amaiera: 2015

- Haurrentzako jolastoki estalia Unicef eta Unesco pasalekuen artean. Amaiera: 2012

- Frontoia Oion eta Lanciego kaleen artean. Amaiera: 2015

- Agora Space Reina Sofia hirigunean. Amaiera: 2015

- Gizarte-etxea Zuazo de Vitoria atarian: Amaiera: 2014

- Haurrentzako eskola Leza kalean. Amaiera:2013

- Futbol zelaia Mahatma Ghandi kalean. Amaiera:2013

 

 Hamar proiektu hauetatik bakarrik hiru amaituta daude: Aliko zubi zaharra Iruña Veleia hirigunean; haurrentzako eskola Leza kalean eta pasagunea. Hiri ortuak jada amaituta egon behar ziren, baina, nahiz eta proiektu hau hasita egon, oraindik amaitu gabe dago. Beste sei proiektuak jada sortuak egon behar ziren baina, oraindik, hasi gabe daude.

 

2015eko udaleko aurrekontu proiektuan, Zabalgana auzoari dagokionez, aipamen bakarra egiten da: gizarte-etxea. Aipatu beharrekoa da Udalak alde batera utzita zeukala Borinbizkarra eta Elejalde. Hori dela eta, Zabalgana Batuz auzo elkarteak eskatzen du aurretik aipatutako proiektu guztiak bermatzea.

 

Irudia: Zabalgana Batuz

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago