Save the Children GKEk, La Caixaren Gizarte Ekintza eta Gasteizko Cadena Ser-ekin lankidetzan, pobrezia arriskuan dauden umeei Gabonetako kanpainan lortu dituzten jostailuak eman dizkiete, baita eskolako materiala ere.
Gabonetan aurrera eraman duten kanpaina “Hacer reir a un niño cuesta muy poco” leloarekin burutu da. Honen helburua aipatutako GKEren programa desberdinetan parte hartzen duten haurrek jostailuak eta eskolako materiala jasotzea da.
Kanpaina horri esker jaso diren jostailuak Aldabe eta Pilar gizarte-etxeetara zuzenduko dira, Save the Children GKEk haurren pobreziaren aurkako programak garatzen dituen lekuetara, hain zuzen. GKE honek umeekin ohitura osasungarriak eta indarkeriaren prebentzioa lantzeaz gain, umeei baita haien gurasoei ere laguntza psikologikoa eskaintzen die.