Kepa Sojoren 'Loco con Ballesta' laburmetraia Goya sarietarako proposatu dute

hirinet 2015ko urt. 9a, 01:00

Kepa Sojo zinema zuzendaria Goya sarietarako proposatu dute fikziozko laburmetraia hoberenaren kategorian, Loco con Ballesta lanagatik.

 

Loco con Ballesta, Kepa Sojoren laugarren laburmetraia, Karra Elejaldek eta Andres Gertrudixek protagonizatzen duten ohitura- komedia beltza da. Aktoreen artean, Iñigo Salinero Txaflas, Gorka Aginagalde, Itziar Atienza eta Lucia Hoyos, besteak beste, daude. Estreinatu zenetik, jada 24 sari jaso ditu festibal desberdinetan, haien artean, Bilbao, Cortogenia eta FIBABC jaialdietan. Horretaz aparte, 100 festibaletan baino gehiago aukeratuta izan da.

 Goya sariak otsailaren 7an entregatuko dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago