Merkealdiari hasiera eman diote saltzaileek, udazkeneko salmenta eskasei aurre egiteko asmoz

hirinet 2015ko urt. 8a, 01:00

Gabonen amaierarekin batera, merkealdiari hasiera eman diote hiriko saltokiek, eguraldi ona dela eta eskasak izan diren udazkeneko salmentei aurre egiteko helburuarekin.

 

Beherapenen data ofiziala urtarrilaren 7a bazen ere, Gasteiz On merkatari elkarteak egindako inkestaren arabera, bere bazkideen %25a lehenago hasi zen beherapenak eskaintzen. Egunotan dendetan topatuko ditugun beherapen gehienak %30 eta 50 bitartekoak izango dira, baina %70era heltzen direnak ere ikusi egingo ditugu. Merkatarien aurreikuspenek diote bezero bakoitzaren bataz besteko gastua 40 eta 80 euro bitartekoa izango dela, iaz bezala.

 

Izan ere, aipatu inkestaren arabera, denden ia erdiek uste dute iaz baino gehiago salduko dutela, eta soilik %10ek aurreikusten dituzte salmenta txikiagoak. Salmentei dagokienean, udazkena ez da oso oparoa izan arropa eta oinetakoak saltzen dituztenentzat, eguraldi onak eraginda. Izan ere, denden erdiek iaz antzeko salmenta izan zituzten udazkenean, baina ia laurden batek txikiagoak izan zituela dio Gasteiz On-en inkestak.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago