Lehiaketa pertsona orori dago zuzenduta: euskara ikasten ari diren pertsonentzat zein euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat. Gutunak bidaltzen azken eguna urtarrilaren 15an izango da.
Valentziako Euskal Etxeen helburu nagusia euskara bultzatzea da, horrela, euskara klaseak, zinema, hitzaldiak, eztabaidak eta topaketak antolatzen dituzte. Testuinguru honetan kokatzen da orain martxan jarri duten literatur lehiaketa hau.
Oinarriak eta informazio gehiago: Euskaltzaleok elkartea
Valentziako Euskal Etxeek (Euskaltzaleok elkarteak eta Laurak bat) Diasporaren Gutunen II. Literatura Lehiaketa martxan jarri dute.