2012ko udan, Indiako Kaxmirren Himalayako mendate amaigabeak gurutzatuz hasi zuten bidaia eta 2013ko udan, Japoneko Osaka hiri erraldoian eman zituzten azkeneko pedalkadak. Tartean, Nepaleko mendi erraldoiak, Myanmako tenpluak, Thailandiako hondartzak, Kanbodian Angkorko aztarnak, Laoseko lasaitasuna, Txinako aniztasuna eta Tibeteko mendialdeko bizitza ezagutzeko aukera izan zuten. Eta nola ez, bizikletak ematen duen gertutasunaz eta askatasunaz lagunduta jende zoragarria topatu dute bidean; jende xumea, beti eskuzabal.