... Pausu bat aurrera emanda, Aitor Abio produktore eta instumentalaren sortzaile bezala lanean hasi da, eta hirugarren kide bat - Mikel Becerra- sartu da taldean kitarren arduradun bezala.
Sormen prozesuak aurrera egin ahala, erabaki natural baten ondorioz Aitor Abio taldean sartu da, berak sortutako instrumentalak zuzenean defendatzearren. Hip hop soinuak instrumental berriekin nahastean sortzen den zera da Revolta Permanent. Iluna eta pisutsua batzuetan eta garratza baina dantzagarria besteetan.
Errautsetatik berreskuratutako proiektua dugu Revolta Permanent. Sei hilabete baino gehiago prestakuntza lanetan ibiltzeak, bi urtez geldirik egon ondoren, bizitza berria bat eman dio Iker Villa eta Iker Aginaga sortu zuten proiektuari.