Korrontzi taldeak ‘Symphonic Bilbon’ disko berria atera du

hirinet 2015ko urt. 2a, 01:00

‘Symphonic Bilbon’  2014ko abuztuaren 20an Cesar Ibarretxe soinu ingeniariak zuzenean grabatu zuen Bilboko Aste Nagusiaren Abandoibarrako agertokian.

 

Korrontzik bere azken disko berrian Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) jotzen du. Taldea Xabier Zabalarekin kontaktuan jarri zen eta lortu zuen Zabalak taldearen 12 abesti berri atontzea.

 

Diskoa 12 kanta izateaz gain, DVDa dauka ere eta bertan erakusten da zer nolako indarra daukan orkestra bat, folk taldea eta bi dantzari. Diskoaren edizioa Kike Morak egin du Bilboko KMT estudioetan eta nahasketa eta masterizazioa Cesar Ibarretxek. 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago