Disko hau Usurbilgo Higain estudioetan grabatu da eta 10 abestiz osatuta dago: ska, rock eta reggae doinuak nahasten dira.
Ateratako azken diskotik honetara eboluzioa egon dela nabaritzen da, adibidez, oraingoan gitarra-konponketa landuek izaera handiagoa ematen diete kantuei. Abestietan, nahiz eta gaiak anitzak izan, erro komuna mantentzen da: oreka.
Kolaborazioei dagokionez, bisita ugari izan dituzte oraingoan: Juantxo Arakama, Hodei Beitia, Beñat Gaztelumendi eta Carlos Undergroove, besteak beste.